Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9016

Herritar berriak, erdaldunagoak arnasguneetan

$
0
0

Kezka zabaldua dago aspaldian, baina soluzioei buruz gutxiago hitz egin dute orain arte. Euskara ahultzen ari da indar gehien duen lekuan, arnasguneetan. Jaitsi egin da euskaraz badakitenen portzentajea, euskara lehen hizkuntza dutenena ere bai, eta, hortaz, baita erabilera ere. Arrazoi bat baino gehiago dago aldaketa horren oinarrian, baina ziurra da hirigintzak zerikusia eduki duela. Etxe asko eraiki dituzten tokietan handiagoa da gainbehera. ELE eragin linguistikoaren ebaluazioa egiten hasiak dira herri batzuetan —Aroztegiko planarekin ere hori egin dute—. Orion (Gipuzkoa) bukatu berri dute ikerketa.

Iturria: berria.eus

via @berria: Herritar berriak, erdaldunagoak https://t.co/ovd9Px7uQP@ggoikoetxeahttps://t.co/N5QvsMJr5x


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9016

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik