Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9018

I. Euskadiko Kongresu Ornitologikoa egin da Urdaibain; hemen kronika

$
0
0

Euskadiko I. Kongresu Ornitologikoa antolatu zen aurreko asteburuan Busturiako Madariaga Dorrean,Bioaniztasunaren Zentroan (Urdaibai, Bizkaia). Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta (Jaurlaritzaren babesarekin), 80 lagunetik gora bildu ginen 3 egunez Euskal Autonomia Erkidegoko hegaztiei buruzko esperientzia, ezagutza eta iritzi ezberdinak partekatzeko helburuarekin. Mugarri moduko bat izan da. Izan ere, txorizaleak asko izan arren (gero eta gehiago), eta nahiko aktiboak, hauxe izan baita guztiok foro berean elkartu garen lehenengo aldia. Ondo antolatutako jardunaldiak izan dira, alderdi pertsonaletik oso aberasgarri, eta komunitatearentzat ere, nire uste apalean, urrats handi bat. Helburu zehatz batzuk ere zehaztu dira epe laburrera begira. Hona hemen Kongresuaren lehenengo 2 egunetako kronika txiki bat.

Iturria: eibar.org

via @asarasua: "I. Euskadiko Kongresu Ornitologikoa" izan da asteburuan Urdaibain. Kronika txiki bat: https://t.co/qcwdtd46dGhttps://t.co/kvlezElgt8


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9018

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik