
Fikziozko nahiz dokumentalezko hamaika film labur eta film luzetan parte hartu du Eñaut Tolosak (Beasain 1977) eta hamaika betebehar izan ditu zinemagintzan. Attrezzoan hasi eta gero, ekoizpenean ibili zen, errealizadore, gidoigile, ekintzaile… proiektu batzuetan guztiak batera egin ditu, orkestra gizonen erara. Hamabost ofizio eta hamasei miseria ikus-entzunezkoaren bidez istorioak kontatze aldera. 2015ean Euskal Baleazaleen Triskantza dokumentala grabatzeko helburuz joan zen Islandiara, crowdfunding kanpaina bati esker lortutako sei mila euroekin proiektua eta ametsa zen zerbait egia bihurtzera: 1615ean Islandiako historian gertatu zen sarraskirik handiena jaso hemen kontatzeko, 32 euskal baleazaleen hilketa.
Iturria: zientziakaiera.eus
via @zientzia_k: Eñaut Tolosa: "Euskal baleazaleek arrantzatutako baleen gantzak Europa osoko etxeak ... - https://t.co/lGMQfImrTfhttps://t.co/gZlcJYtcHg