Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9045

Umeak eta paisaia linguistikoa - Euskara anekdota hutsa delako

$
0
0

Gure 7 urteko ilobak irakurtzen ikasten dihardu. Oso polita da ikustea nola asterik aste letra batetik bestera pasatzen den, gero silabetara eta hizki larrietatik xeheetara. Mundu berria deskubritu du begien aurrean.(...) Era berean, nagusiok ere mundua euren ahotik hasten gara ikusten berriro. Gure mundua letren mundua dela, alegia. Halaber, kontzientzia hartu dugu zein erdalduna den gure paisaia linguistikoa! (...) Gure umeak kalean letrak eta hitzak deszifratzen ari diren bitartean, mezu argia bidaltzen zaie: gaztelania da nagusi! Egin ahalak egingo ditugu esanda euskara geurea dela, garrantzitsua zaigula,...; baina gure txikiok hori xurgatzen dute: dena dago gaztelaniaz, euskara anekdota da hizkien itsaso erraldoian. Hori barneratu egiten dute, etengabe dagoelako presente nonahi. Errealitateak diotse euskarak gutxirako balio duela, gaztelania dela jaun eta jabe. Inplizituki bidaltzen zaien mezua horixe da: hemen gaztelaniaz ondo jakitea ezinbestekoa da. Euskara anekdota hutsa delako.

Iturria: eibar.org

via @txargain: Umeak eta paisaia linguistikoa https://t.co/Y5NCicpeki@eibarorg bidez @Info7Irratia-ko@GureazBlai-rako egindako kolaborazioa #EginKontu


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9045

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik