Jatorrizko hizkuntzan zein itzulpen-hizkuntzan azpidatziak sortzeko balio du garatutako teknologiak (europar proiektuaren barruan garatu dute). Ahotsa era automatikoan ezagutu ahala, azpidatzi automatikoak sortzen ditu Vicomtech-IK4 k garatutako teknologiak; hori bakarrik ez: itzulpen automatikoa ere egiten du. Era horretan, zuzeneko ikus-entzunezkoetan azpidatziak azkarrago eskaintzea lortu dute. Proiektu-pilotua da oraingoz, baina HBB4ALL telebista digitalaren estandarretan sortutako multimedia-edukiei teknologia irisgarria aplikatzea lortu dute.
Iturria: blogak.goiena.eus
via @asarasua: "Azpidatziak era automatikoan sortzeko tresna": https://t.co/TtLz5DPMpY by @desplazatua Konpetentzia @azpitituluak ekimenari? ;)