
Jakoba Errekondok badu esaldi hori, urbanita bat baino gehiago urduritzen duena: “Kultua izateko baratzeaz jakin behar da”. Baratzea eta kultura, bai asoziazio ezinezkoa kulturaren ideia kontsumitu daitezkeen formatu estandarretan pentsatzera ohituta dagoen galipotakumearentzat. (...) Dagoen lasaitasunarekin, kosta egiten da imaginatzen inguru hau mehatxupean dagoela: Donostiako Udalak urtea bukatu baino lehen sartu nahi ditu makinak etxebizitzak eraikitzen hasteko. Uliako Lore Baratzak mapatik ezabatu nahi dituen bigarren egitasmoa da azken hamarkadan. (...) Elkarlan saria eman zion EAEko Gobernuak Uliako Lore Baratzeen proiektuari, egoera nahiko kontraesankorra sortuz: Gasteizen urtarrilean eredugarritzat jo dena Donostian abenduan hondeamakinek eramango dute aurretik?
Iturria: argia.eus
via @boligorria: Uliako Lore Baratzeetara bisita @argia_DSS2016-n: kultura hirigintzaren mehatxupean https://t.co/1P1VLkFSJQhttps://t.co/nnnTqKE6Ev