
Euskara ETB2n entzuteak -ez bakarrik albistegietan- ohikoa behar luke. ETBren Sorrera Legean euskara eta euskal kultura sustatu behar dela esaten denean, ETB2n hori gauzatzea legea betetzea baino ez litzateke. Beste kontu bat da gaztelaniazko katean 1986tik hona zer gertatu den. Nonbaitetik hasi behar. Eta liderrak diren albistegietatik hastea egokitzat jo daiteke.
Iturria: berria.eus
via @urtziurkizu: Euskara ETB2n. Analisia idatzi dugu gaur @berria-n.https://t.co/oOXxGB5HsP