Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

"Online dating"-a bikotekidea topatzeko lehenego aukera izateko bidean

$
0
0

Interneta bikotekidea topatzeko erabiltzen zen 3. aukera erabiliena zen; homosexualen kasuan, berriz, lehenengoa.

90. hamarkadan jasandako Interneten gizarteatzearen eraginez “maitasuna topatzeko bidea oso azkar ari da aldatzen”. Horrela baieztatzen du Paul Kerley-ek BBC News Magazinerako “The graphs that show the search for love has changed” idatzitako artikuluan. Sinesmen, baliabide eta joerak guztiz aldatu dira bizitzaren alor guztietan, harreman eta maitasun kontuen eszenatokiaren eraldaketa oso nabarmena izanik. Michael Rosenfeld-ek, Paul Karley-ek, Pew Reserarch Center-ek, Aziz Ansari eta Eric Klinenberg-ek bezalako profesionalek jada ikertu eta frogatu dute gizartearen molde berriek eta Internetaren nagusitzeak harremantze joeretan eragina izan dutela, 2009. urtean Interneta bikotekidea topatzeko erabiltzen zen 3. aukera erabiliena izanik; homosexualen kasuan, berriz, lehenengoa. Harremantzearen kontzeptuaren esanahi berri bat bizi dugu, non honek zuen erlijio, komunitate eta familiaren pisua txikitzen ari delarik. Berehalakotasuna, malgutasuna eta askatasuna bezalako balioak lehenesten ditu egun gizarteak. Hori dela eta, geroz eta harremanetarako webgune gehiago dago eta oso harrera ona izaten ari dira. jendartean; 5 bikoteetatik 1 Internet bidez ezagutu da.

Kaixomaitia.eus-en hemen aipatutako hainbat artikuluren laburpena egin eta iruzkina zabaldu dugu Blog-ean.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik