
Sekulako lana iruditu zait Irten hizkuntzaren armairutik liburua: autolaguntza liburua euskaraz erosoago bizi gura dugunontzat. Ez dut liburuari buruz gehiago aipatuko, baina liburuko ateraldi batzuk ekarri ditut hona, lagin modura. Hasteko, askoz eragin handiagoa egiten digu ikusten dugunak entzuten dugunak baino. Eredugarri izatea doktrinatzea baino askoz indartsuagoa da. Ez dugu transmititzen hizkuntza bat edo bestea. Multzo banaezin berean transmititzen ditugu hizkuntzarekiko benetako jarrera, gure beldurrak, hutsuneak eta inkoherentziak. Eta hori guztia ezin dugu konpentsatu azalpen sakonekin, asmo onekin edo doktrinamendu saioekin.
Iturria: blogak.eus
via @garaigoikoa: Euskaraz erosoago bizitzeko autolaguntza esaldiak https://t.co/reNkQIgZdt@Emun_hizkuntzak