Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

«Esaldiak josten» ikastaroa Iruñean, Donostian eta Bilbon, Juan Garzia irakaslearekin

$
0
0

«Esaldiak josten» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Juan Garzia irakaslearekin. Testu bat idazten hasi den edonork daki horretarako ez dela aski lexikoa eta sintaxia menderatzea. Gramatikaren eta hiztegiaren piezak zein diren ez du berak erabakitzen, aurrez finkatuak baitira; bai, ordea, pieza horiek nola antolatu kasuan-kasuan adierazpide egokiak sortzeko, horixe baita testugilearen lana. Eta horretan lagundu nahi du ikastaro honek. Iruñean, Donostian eta Bilbon apirila-maiatzean (12 ordu). Izen-ematea zabalik.

Iruñean, Donostian eta Bilbon eskainiko dugu ikastaro bera, eta 12 ordukoa izango da:

  • Iruñean: Apirilaren 25ean eta maiatzaren 2an eta 9an (astelehenak). Euskaltzaindiaren egoitzan. 15:30etik 19:30era.
  • Donostian: Apirilaren 26an eta maiatzaren 3an eta 10ean (astearteak). Euskaltzaindiaren egoitzan. 15:30etik 19:30era.
  • Bilbon: Apirilaren 28an eta maiatzaren 5ean eta 12an (ostegunak). Euskararen Etxean. 15:30etik 19:30era.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.

Izena emateko epea: 2016ko apirilaren 6tik 14ra, biak barne.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik