Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9071

'Aitaren etxea' euskaraz emango du Greziako kate publikoak

$
0
0

ETB1ek Aitaren etxea telesailaren hamabost atalak eman zituen irailaren 30etik urtarrilaren 6ra. ETBko zuzendaritzak atal gehiago ez grabatzea erabaki zuen, ikusle kopuruak "txikiak" zirela eta ekoizpena "garestia" zela argudiatuz. Baina Pausokaren ekoizpenak interesa piztu du etxetik kanpo. Hamabost atalak euskaraz emango ditu Greziako telebista publikoak hemendik hilabete batzuetara, grezierazko azpidatziekin.

Iturria: berria.eus

via @GoizaldeL: Greziako tb publikoak euskarazko telesail bat botako du azpitituluekin (grezierazkoak, jakina). https://t.co/pahv5M3ckq@urtziurkizu


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9071