Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9044

Garoña ez dela berriz irekiko esan die sindikatuei Iberdrolako presidenteak

$
0
0

"Arrazoi ekonomikoak tarteko", Garoñako zentral nuklearra ez dela berriz irekiko esan zien Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidenteak enpresako sindikatuei, Eldiario.es agerkariak argitaratutako informazioaren arabera. ELAk baieztatu du adierazpen horren berri eman ziela konpainiako langileei, eta Iberdrolari eskatu dio Garoña ixteko erabakia publikoki baiezta dezala. Joan den ostiralean akziodun batzarra egin zuen Iberdrolak Bilbon, protesta artean. Ohituraz, batzar horren bezperan sindikatuekin biltzen da konpainiako presidentea. Bilera horretan jakinarazi zieten Ignacio Sánchez Galánek eta zuzendaritzako beste bi kidek transnazional bizkaitarrak ez duela Garoña berriro irekitzeko asmorik, ELAk adierazi duenez.

Iturria: argia.eus

via @argia: Azken ordukoa: Garoña ez dela berriz irekiko iragarri du Iberdrolak https://t.co/lMgqdmFSvuhttps://t.co/ooLCqIw7pc


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9044

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik