Image may be NSFW.
Clik here to view.
Clik here to view.
Clik here to view.

1931ko apirilaren 14an, goizeko seietan, Alejandro Telleria buru zutela, Eibarko zinegotzi hautetsiek kargua hartu zuten bilkura publikoan; eta, Alfonso XIII.a Borboikoaren erretratua kendu eta haren lekuan Galán eta García Hernandez kapitainen erretratua jarri ondoren, II. Errepublika aldarrikatu zuten, eta sosegu publikoaren berme izango zen ordenamendu berria eraikitzeari ekin zioten. Goiz hartan Eibarko Untzaga plazan irakurritako testua berreskuratu du Eibarko udalak, eta gaur aurkeztu du, II. Errepublikaren aldarrikapen egunaren 85. urteurrenean. Gora Errepublika!
Iturria: egoibarra.eus
via @EibarkoKultura: Eibarko Udal Artxiboak berreskuratu egin du Errepublika Aldarrikatzeko Aktaren testu osoa eta... https://t.co/jBLiNUMtw6
Image may be NSFW.Clik here to view.
