Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9030

Santimamiñen aurkitutako haurraren leinu berekoa naiz

$
0
0

Gabonak aurretik nire buruari egin nion auto opari horietakoa izan zen Genographic proiektuaren kit bat erostearena. Funtsean, DNA proba bat egitean datza eta emaitzekin zure arbasoen migrazioi buruzko informazioa jasotzen duzu. Duela 100.000 urte bizi izandako lehen gizakien (edo Homo sapiens delakoen) DNA arrastoa nola daukagun eta "aita" eta "ama" beretik zenbat familia adar sortu diren eta bakoitzak gutxigora beherako zein migrazio ibilbide zein garaitan egin duen esaten digute. (...) Santimamiñen aurkitutako haurraren leinu berekoa naiz. Bai, amaren auskalo zenbat generazio atzeragoko amonaren bat konpartitzen dugu Santimamiñe kobazuloan aurkitu zuten duela 3000 urteko haur batek eta nik.

Iturria: blogak.eus

via @BlogakEus: [Zientzia ala fikzioa] Santimamiñen aurkitutako haurraren le... https://t.co/ZitWowkuxy@urtzai


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9030

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik