
Lurretik 40 argi-urtera, eta izar nano eta ultrahotz baten inguruan, hiru exoplaneta berri aurkitu dituzte. Tamainan eta tenperaturan, gure planetaren antzekoak. Lurretik kanpo bizia bilatzen dutenentzat, Eguzki Sistematik kanpo inoiz aurkitu diren planetarik interesgarrienak lirateke. Izar ultrahotzak oso ohikoak dira Esne Bidean. Baina, oraindaino, ez zen inoiz planetarik ikusi haien inguruan.
Iturria: aldizkaria.elhuyar.eus
via @elhuyaraldizk: Bizigarriak izan daitezkeen hiru planeta aurkitu dituzte Eguzkitik gertu https://t.co/pt7svMQCushttps://t.co/bHUOSanbdl