GuraSOS taldea sortu da. Gipuzkoako guraso hainbatek gure kezka agertu dugu Zubietan egitekoak diren erraustegiak gure seme-alaben osasunean izango duen eraginagatik.
/cache/guraSOS-logotipoa1_content.jpg)
Interes politiko edo ekonomikoak albo batera utziz, ideologia eta mundu ezberdinetako kideen elkarlanetik sortu da GuraSOS, eta gure seme-alaben osasuna babestea dugu helburu. Gaur egun osasuna guztiz bermatuta ez dagoelako, eta prebentzio eta babes printzipioetan oinarrituz, erraustegiaren asmoa alde batera uztea eskatzen dugu. GuraSOS-en asmoa informazioa jaso eta zabaltzea eta aurkeztu dugun manifestuaren aldeko sinadurak biltzea da Gipuzkoako Foru Aldundira eramateko.
Ekimenaren informazio guztia eta atxikimenduak emateko: www.gurasos.org