Pint of Science da zientzia dibulgazioaren aldeko mundu mailako mugimendu bat, datorren astean hainbat tokitan ikusi ahal izango dena. Taberna giroan, garagardo bat lagun (hortik pint edo pinta, ingelesen garagardoaren neurria), zientziaz ikastea da koxka. Euskal Herrian ere izango dira topaketak: gehienak erdaraz, baina baten batzuk euskaraz.

Ekitaldiak maiatzaren 23, 24 eta 25ean izango dira; datorren asteko astelehenetik asteazkenera. Bilbon izango direnen artean, Kafe Antzokikoak euskaraz izango dira.
- Astelehenean 20:00etan, fraktalak izango dira gaia. Hizlariak Ainhoa Iñiguez Goizueta (Oxford University / EHU) eta Jone Uria, matemarikari eta bertsolaria.
- Asteartean 20:00etan, "Lebitazioa, magia eta are gehiago". EHUko Aitor Bergara fisikariarekin eta Josu Jugo ingeniarekin.
- Asteazkenean 19:00etan, "Exoplanetetara bidaia atomoen bidez". Astrofisikaren txanda (Itziar Garate eta Naiara Barrado astrofisikariekin eta Jon Mattin Matxain kimikari kuantikoarekin), non azalduko diguten nola iritsi garen eguzki sistematik at dauden planetak ezagutzera.
Donostiako ekitaldi desberdinen artean, Burmuin zoragarria izeneko saioa programatu da Mala Guissona garagardotegiam (Zabaleta kalea, 53), astelehenean 19.00etan. Partaide hauekin:
- Zer ikusi dute Jennifer Anistonek eta zure amamak? Kontzeptu zelulak. Ainhoa Bastarrika, postdoc ikertzailea, Basque Center on Cognition and Language (BCBL).
- Ikasteko teknikak: Ikasi ahazteko edo ikasi gogoratzeko? Jaione Arnaez, postdoc ikertzailea, BCBL
Gasteizko edo Iruñeko ekitaldiak gaztelaniaz izango dira, eta guk dakigula, ez dago besterik beste hirietan.