Inkesten harira sortutako posta. Historian zehar asko aldatu da emakumeen azpiko arropa. Egia esatera, orain inoiz baino aukera zabalagoa daukagu eta andrazko bakoitzak erabaki lezake zer datorkion ondoen, zein komeni zaion eta zer duen gusturen. Gure inkestaren arabera erantzundakoen artean %45ek kuleroak nahiago dituzte; %15ek, ordea, tanga. Badago %38 bat egoeraren arabera aukeratzen duena zer jantzi. Hirugarren datu honek harrituta laga nau, uste nuelako batekoak edo bestekoak ginela, baina gutxiago zirela egoeraren arabera aldatzen zutenak. Pentsatzen nuen kulerozaleek beti oihalez hornituta zeramatela ipurdia; eta tangazaleek, berriz, ipurmamiak libre eta solte zeramatzatela beti.
↧