Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9039

eBay-k Ticketbis enpresa bilbotarra erosi du 165 milioi eurotan

Ticketbisek balio du norbanakoek sarrerak saldu eta erosteko, sarreren bigarren mailako merkatua esaten zaiona. Kontzertu, kirol edo dena delako gertakizunetako sarrerak eskaintzen dira Ticketbisen. 2009an sortu zuten Ander Mitxelena eta Jon Uriartek Bilbon, baina gaur egun egoitza Madrilen dauka. Orain eBay Interneteko erraldoi estatubatuarrak erosi du.

Image may be NSFW.
Clik here to view.

Ticketbisek 400 langiletik gora ei dauzka jada, 2015ean 84 milioi euroko fakturazioa izan zuen eta 40 herrialdetan funtzionatzen du. Espainiako webgunean (euskarazko bertsiorik gabe) aurkituko ditugu, adibidez, azaroan The Cure-ek Bilbon emango duen kontzerturako sarrerak, edota Roland Garros tenis-txapelketako emakumezkoen finalerakoak.

eBay StubHub-en jabea da jada eta han integratuko ei du Ticketbis. StubHub AEBetan liderra da sarreren bigarren mailako merkatuan. Ticketbisen erosketari buruzko bost ideia jaso ditu ekimenaren produktu eta marketin arduradunak, Jorge Diazek, bere blogean.

eBayk atera duen prentsa oharra hemen.

Image may be NSFW.
Clik here to view.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9039

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik