Aurrekontuen %73,9 osasun, hezkuntza eta gizarte babeserako bideratuko du Jaurlaritzak. Murrizketa handienak Lehendakaritzan, enplegu eta gizarte gaietan eta Ekonomia Garapenean izango dira. Aurtengo murrizketa Jaurlaritzak inoiz egin duen handiena da 1981 urtean sortu zenetik. 9.200 milioi euroko muga jarrita onartu du Jaurlaritzak aurrekontu proiektua. Ostegunean eramango dute proposamena legebiltzarrera, han bozkatzeko. Alderdiek oraindik ez dute argitu zein jarrera hartuko duten horien aurrean.
↧