Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9030

Benito Lertxundirekin euskal kulturgintzaz

$
0
0

Datorren larunbatean, hilak 4, goizeko 10:30ak eta 12:00ak artean, Tolosako Zerkausi azpian arraun klubak duen gunean, Sormenetik egitasmoaren 3. ekimena egingo da. Oraingoan, Benito Lertxundi izango da gonbidatu berezia. Bere ibilbidea eta euskal kulturgintza ardatz, Juantxo Zeberiok, Naroa Anabitartek eta Imanol Artolak elkarrizketatu egingo dute.

Elkarrizketaz gain, zuzeneko emanaldiak ere izango dira: Imanol Artolak eta Iñar Sastre piano-joleak, Benito Lertxundiren kantagintzaren errezitaldi musikatua egingo dute. Garikoitz C. Muruak, berriz, “Lurretik ahora” ilustrazioa egingo du zuzenean.

Azokako produktuekin egindako jakia jateko aukera ere izango da bertan. Tolosako azoka egiten den Zerkausi azpian egingo dira aipatu ekimenak eta sarrera doakoa izango da.

Euskal kulturgintzaz hausnartu eta euskaltzaleak batzeko helburuarekin sortu zen Sormenetik egitasmoa eta, ondokoa, Galtzaundi euskara elkarteak azokako dinamizatzailearekin elkarlanean antolatzen duen 3. ekimena da.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9030

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik