
Gaur 34 herritako 16 urtetik gorako biztanleek izan dute botoa emateko aukera: Gipuzkoako Goierriko 23 herrietakoek; Debagoieneko (Gipuzkoa) zortzietakoek eta Aramaiokoek (Araba); Azpeitiakoek (Gipuzkoa); eta Ispasterrekoek (Bizkaia). Eremuka, Goierrin 58.066, Debagoienean-Aramaion 54.533, Azpeitian 12.142 eta Ispaterren 591. Behin betiko datu orokorren faltan, herriz herri ari dira datuak zabaltzen: herri ugaritan gainditu dute %50eko parte hartzea. Jarraipena zuzenean Berrian eta Twitterren #E5erabaki traolarekin.
Iturria: berria.eus
via @berria: Beasainen hasi da zenbaketa gaueko @gureeskudago-ren ekitaldi nagusia #E5erabakihttps://t.co/dj0sHxQxHGhttps://t.co/5eL9sABqgY