PLAZAK eta kaleak espazio publikoak dira: hori uste genuen behintzat, baina azkenaldian espazio publiko horien pribatizazioa abiadura handiagoan doa. (...) Horregatik ez naute gehiegi harritu Eneko Goia alkateak egin berri dituen adierazpenek, jendeak protesta egiteko espazio publikoa hartu duenean Donostian. Gaur egun espazio publikoa leku batetik bestera joateko besterik ez da, ekimen pribatuei lekua uzteko eta turistei toki atsegin, garbi eta aseptiko bat eskaintzeko argazkiak atera ditzaten. Beste guztia, manifestazioak, elkarretaratzeak, kanpaldiak, pankartak, jendeak espazio publikoa aske erabiltzea, onartezina da.
Iturria: deia.com
via @rikarregi: Aste honetako zutabea: Espazio publikoak https://t.co/WqkYvjc0oX@deia_bizkaia bidez
Image may be NSFW.Clik here to view.
