2013-03-13 AEBetako Renoko University of Nevadako Center for Basque Studies nazioarteko ikerketa guneak BASQUE LITERARY HISTORY euskal literaturari buruz ingelesez sekula idatzi den lehen historia aurkeztu gaur du Donostian. Mari Jose OlaziregiEuskal Filologian doktorea, Literatura irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria izan da izan da edizioaren arduraduna eta hitzaurrearen idazlea.
Olaziregirekin batera beste hamabi euskal adituk hartu dute esku liburuan: Jesús María Lasagabaster, Igone Etxebarria, Joxerra Garzia, Aurelia Arkotxa, Beñat Oyharçabal, Jean Haritschelhar, Lourdes Otaegi, Patri Urkizu, Xabier Altzibar, Xabier Etxaniz, José Manuel López eta Estibalitz Ezkerrak. Ingelesezko itzulpena Amaia Gabantxok egin du.