
Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du Iruñeko haur eskolen euskarazko eskaintza zabaltzeko debekua Bidea eman dio modu horretan Udalak eskaintza handitzeko hartutako erabakiari. Erabakia behin betikoa da eta ezin zaio helegiterik jarri. Iruñeko haur eskolen euskarazko eskaintza zabaldu ahal izango du Udalak, lehendik erabakita zuen moduan.
Iturria: berria.eus
via @berria: [AZKEN ORDUKOA] Justiziak bidea eman dio Iruñeko haur eskolen euskarazko eskaintza zabaltzeko Udalaren erabakiari https://t.co/7CjjLE00dD