
Gasteizko Mugimendu Feministak Aranako jaietan bi eraso sexista egon direla salatu du. Bi emakume erasotuak izan ziren, haietako bat adingabea izanik. Honetaz gain, Mugimendu Feministatik Osakidetzak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak izandako jarrera gogor salatu dute, eraso sexisten aurka dagoen protokoloa ez dutelako bete. Hala Bedi, Mugimendu Feministako kide diren Marina Sagastizabal, Maider Dominguez eta Aitziber Romerorekin egon da.
Iturria: halabedi.eus
via @halabedi: [Hala Bideo] Gasteizko Mugimendu Feministaren salaketa azkenengo bi eraso matxisten aurrean https://t.co/xy17g6WquV