
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak BERRIAri baieztatu dionez, Ertzaintza emakumezko baten gorpuaren bila aritu da Gasteizen, Zadorra ibaian. Gizonezko batek Ertzaintzari esan dio emakumea hil eta gorpua errekara bota duela, eta hori egiaztatzeko lanetan aritu dira. Urpekariak Abetxuku inguruan ari dira. Goizeko hamaikak aldera topatu dituzte gorpuzkiak, zerra batekin eta beste tresna batzuekin batera.
Iturria: berria.eus
via @ehbfeminista: Emakume Mundu Martxak protokoloa martxan jarri du, ostegunean elkarretaratzeak ohiko tokietan, adi mobilizazioei! https://t.co/FPFrP4BAcY