Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9044

Giza eskubideak eta hedabideak Online doako ikastaroa

$
0
0

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ASMOZ Fundazioak, “Giza eskubideak eta hedabideak” Online doako ikastaroa antolatu dute. Urriaren 17an hasiko da, baina izena emateko epea irekita dago webgune honetan. Informazio gehiagorako: 943 21 23 69 / gizaeskubideak@asmoz.org

Giza eskubideen urraketa larriak gertatu diren gizarteetan, gizarteak, oro har, giza eskubideen balio nagusiekiko lotura eza pairatu ohi du, asebetetzeagatik edo aipaturiko eskubideak utopikotzat jotzen direlako. Gizartea geroz eta materialistagoa izateak ere eragiten du, eta urraketen aurrean ez dago sentiberatasunik, non eta pertsonari berari —edo bere ingurune hurbilari— eragiten dion.

Urriaren 17an hasiko da eta izena emateko epea irekita dago webgune honetan.

Datu orokor batzuk:

  • Zuzendaritza: Andrés Krakenberger
  • Irakaslea: Felix Iriarte
  • Iraupena: 2016eko Urriaren 17tik 2016eko abenduak 22 arte
  • Metodologia: Online izango da eta amaierako mahai inguru ireki bat izango da

Informazio gehiago:

Ikastaroaren webgunea: http://asmoz.org/eu/curso/giza-eskubideei-buruzko-ikastaroa/

Tlf: 943 21 23 69 / gizaeskubideak@asmoz.org


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9044

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik