Pokemon Go smartphonetarako doako jolas bat da. Lokalizazio geografikoan eta errealitate areagotuan oinarritzen dena. Jokoaren arauak modu sinple batean azaltzen saiatuko naiz: jokalariak Pokemon deitzen diren "izaki birtualak" harrapatu eta entrenatzeko helburua du; izaki birtual horiek smartphoneko pantailan agertzen dira, kamera aktibatua dugunean, pantailan ikusten dugun errealitatean gainjarrita baleude bezala; baita Pokemonak harrapatzeko pilota moduko batzuk ere, PokeBall deitzen direnak; PokeBall bat Pokemonaren aurka botata harrapatzen da; eta behin harrapatuta, bere jabea zara eta entrenatzera eraman behar duzu, PokeGym deitzen diren lekuetara.
Iturria: naiz.eus
via @JagobaZ: Iratxe Esnaola, formazio profesionaletik, azterketa eta ekarpena: Pokemon Go - https://t.co/F3ZuQS0Muv@naiz_info