Euskal kultura sustatu eta hedatzeko zuzendaria behar da Etxepare Institutuan. Lanpostua betetzeko eskaerak jasotzeko epea, abuztuaren 10a arte. Kontratatu berriaren eginkzzunak eginkizunak, besteak beste, honako hauek izango dira: Euskal sorkuntza artistikoa hedatu nazioarte mailan programazioa suspertuz. (...)

Eginkizunekin jarraituz:
- Artisten eta horien lanen ibiltaritzari laguntza eman.
- Sorkuntza garaikidearen eta ondare artistikoaren ezagutza hedatu.
- Nazioarteko kultura erakusketak antolatu.
- Arteak hedatzeko ekintza estrategikoak sustatu.
- Kultura eragileei laguntzek programak diseinatu, euskal sorkuntza nazioarte mailan ezagutzera emateko.
- Euskal literatura, pentsamendua eta ikerketa sustatu, pentsamendu eta ikerketa zientifikoko obrak eta euskal pentsamendu eta kulturako aldizkariak kanpora atereaz.
Beharrezkoak lanposturako:
- Unibertsitate titulua (Lizentziatura edo haren baliokidea), lanpostuarekin harremana duten tituluak balioetsiko dira.
- Euskara eta Ingelesa: goi maila ezinbestekoa, beste hizkuntza batzuk balioetsiko dira.
- Kultur kudeaketan esperientzia beharrezkoa da, hala nola nazioarte mailan Etxepare Institutuaren helburuekin harremana duten zereginetan.
- Euskal kulturaren eta Etxepare Euskal Institutuaren inguruko ezagutza.
- Nazioarteko kultur- proiektuetan eskarmentua kontutan hartuko da.
Lan- talde profesional eta dinamiko baten parte izatea eta aurkeztutako balio profesionalari dagokion ordain-saria eskaintzen dira.
Kurrikuluma bidaltzeko kontaktu informazioa, Lansarean-en.