
Ez dakigu udal gobernu hau adierazpen askatasunari neurria hartu ezinda dabilen edo gu, herritar eta eragileak gabiltzan udal gobernu honen erabakiei neurria hartu ezinda. Alkatea nonbait konturatu da kartel, pankarta eta abar erabat debekatzea ezinezkoa dela eta estrategia aldatzea erabaki du. Herrian zehar jarri diren kartelentzako dozenaka panel berriak dira horren froga.
Iturria: baleike.eus
via @baleike: Kaleetan panelak jarri badira ere, zentsura mantentzen dela salatu du Kalea Guztiona Da-k. https://t.co/fPSO1ZR3QRhttps://t.co/GY1bliE16a