
Aranzadi Zientzia Elkarteak Nafarroako Gobernuaren enkarguz egindako ikerketa batek agerian utzi du Paleolito garaiko grabatuak daudela Alkerdi II lezean. Orain artean ezezagunak ziren eta Nafarroan aurkitutako zaharrenak lirateke. Hori dela eta, Aranzadik harrobiko jarduerarekin ez jarraitzea gomendatu du. Aurkikuntza berriei Nafarroako Kultur Ondarearen Foru Legea aplika dakieke; hark Kultur Intereseko Ondasun izendatzen ditu labar-arteko adierazpenak dituzten kobak, aterpeak eta tokiak. Hori dela eta, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Kultur Ondarearen Ondasunen Erregistroan inskribatu du lezea, Kultur Intereseko Ondasun gisa eta Arkeologia Eremu kategoriarekin.
Iturria: erran.eus
via @ttipi_ttapa: Paleolito garaiko grabatu berriak aurkitu dituzte Alkerdiko lezeetan https://t.co/1F7rNfAFwC@Erran_eus bidez https://t.co/l4sBYHsZCE