Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Doodle, hitzorduak adosteko tresna, euskaraz

$
0
0

Doodle.com, bilerak eta hitzorduak adosten laguntzen duen tresna eta webgune ezaguna euskaraz dago. Web arakatzailea euskaraz konfiguratuta izanez gero, ezer egin gabe agertuko da orria euskaraz, bestela, orriaren behealdean "basque" hizkuntza aukeratu beharko da.

Doodle.com, bilerak eta hitzorduak adosteko erabiltzen den web orrialde ezaguna euskaratu da eta erabilgarri dago.

Doodle denbora kudeatzeko eta batzarrak sortzeko webgunea da, Zurichen egoitza duena. Webgune honetan kudeatzaileak egun eta orduak jartzen ditu. Besteei e-mail bidez bidaltzerakoan haiek nahi edo ahal duten eguna hautatzeko. Egutegia sortzen ari zaren heinean batzarrari deskribapen bat jarri ahal diozu. Batzarra sortzerakoan, posta elektronikoz aparte, Google + eta Facebooktik partekatu dezakezu.

Web arakatzailea euskaraz konfiguratuta izanez gero, ezer egin gabe agertuko da orria euskaraz, bestela, orriaren behealdean "basque" hizkuntza aukeratu beharko da.

Zorionak Euskal Herria!!


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik