
Pasa den astean Mercadona supermerkatua zabaldu zuten Eibarren. Denda handia, aparkaleku pila batekin. (...) Mercadona fenomenoak nauka miretsita, bere izen hutsa aipatzeak sortzen dituen kondaira eta lilura. Horrek lagatzen nau aho bete hortz. (...) Ez esan tristea ez denik denda baten gaineko mistika hau. Ez dakit zer bihurtzen gaituen, kontsumoaren akolitoak, produktu batzuengatik proselitismoa egiteko kapazak. Jabe aberatsen mesederako, gure miseriarako. Miseria morala, besterik ez bada ere. Erostea delako gure erlijio berria.
Iturria: eibar.org
via @txargain: Mercadonaren lilura https://t.co/z3gorLKRj0@eibarorg bidez Miretsita nauka Mercadona eragiten duen lilura. Zergatik ote?