Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9049

"Bakea gugandik eraikitzen" jardunaldia egingo da urrian Azpeitian

$
0
0

UEUk, Azpeitiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera “Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea” jardunaldiak antolatu ditu, bakea eraikitzeko prozesuan sakondu eta gizartea eraldatzeko proposamenak lantzeko oinarriak jartzeko asmoz. Topaketak urriaren 14 eta 15ean egingo dira Azpeitian eta bertan, besteak beste, Iosu Chuecak, Lourdes Herrastik eta Aintzane Ezenarrok parte hartuko dute. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus.

Jardunaldietan ondoko gaiei buruz hausnarketa kolektibo bat egin nahi da:

  1. Indarkeria vs demokrazia, giza eskubideak eta bakea.
  2. Euskal Herria: iragana, oraina eta etorkizuna
  3. Biktimak: Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea.
  4. Emakumeen aurkako errepresioaren berezitasunak
  5. Gatazka eta bake-prozesuari buruzko emakumeen begirada
  6. Indarkeriak sortzen duen desegituraketa psikomentala
  7. Nazioarteko ikuspegia. Munduko gatazkak eta bake-prozesuak
  8. Bake-prozesua Euskal Herrian: gaur egiten ari garena eta bihar egin behar duguna
  9. Elkarrizketa, adiskidetzea eta bizikidetza. Elkarrekiko errespetua

Egitarau osoa ikusi eta izena emateko: www.ueu.eus


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9049

Trending Articles