Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9013

Interneteko domeinuen inguruko jardunaldia, urriaren 21ean Bilbon

$
0
0

Datorren urriaren 21erako jardunaldia antolatu dute Deustuko Unibertsitatean, Interneteko domeinuen inguruan. Europako beste zenbait hiritan antolatzen diren jardunaldien parekoa da, The Name izenez ezagunak. Oraingo hau, esan bezala, Bilbon izango da, Euskal Herriko hainbat hizlariren parte-hartzearekin. Sarrerak doan dira, baina izena eman behar da.

Esan bezala, Urriaren 21ean izango da jardunaldia, Deustuko Unibertsitateak Bilbon daukan egoitzan. Zer dira domeinuak? Zenbat mota ezberdin daude? Zertarako balio du domeinu batek? Zeintzuk dira domeinu berriak? Nola registratu?

Egitaraua erabat itxi gabe dago, baina badirudi gaztelaniaz eta ingelesez izango dela. Dagoeneko Interneten dago ikusgai.

  • 09:00 - 09:30: Harrera
  • 09:30 - 10:00: Irekiera ekitaldia
  • 10:00 - 10:30: Hitzaldi nagusia
  • 10:30 - 11:00: Domeinuen alderdi legala eta marken babesa
  • 11:00 - 11:30: Interneten eboluzioa eta domeinu berriak
  • 11:30 - 12:00: Kafea
  • 12:00 - 12:30: Marketing digitala eta domeinuak
  • 12:30 - 13:30: Domeinuen merkatua
  • 13:30 - 14:00: Marketina domeinuekin
  • 14:00 - 15:00: Eztabaida irekia


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9013

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik