
Euskaldunak pizteko donostiarren egitasmoak arrakasta izan duela dirudi. Donostiako Piratek eta añorgarrek kopiatu zuten, eta udazken honetan antzeko ekimenak izango dira Hernanin, Lasarte-Orian, Agurainen eta Astigarragan. Abenduaren 3a, Euskararen Eguna, hartu dute aitzakiatzat hernaniarrek, adibidez. Alabaina, ez da izango egun bateko aldarrikapena. Hari begira bi hilabeteko erronka prestatu dute, urrian eta azaroan beteko dena. Helburua ahalik eta herritar eta elkarte gehien euskaraz bizitzea da, eta gutxienez astebeteko eperako hartuko dute konpromisoa. Etxean, lantokian, dendan, kirol taldean, tabernan… euskaraz egiten saiatuko dira. Urriaren 15etik azaroaren 26ra txandakatuko dira norbanakoak eta elkarteak.
Iturria: argia.eus
via @argia_euskara: Euskaldunak aktibatzen: "Egia Euskaraz estiloa" hedatzen ari da https://t.co/fLERcomSfThttps://t.co/HQLDP3UOlv