Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Urko Aristi: "Erdaraz egiteko prest ez daudela esan didate askok"

$
0
0

ETBko eguraldi tartearen aurkezle eta zuzendaria izan da Urko Aristi (Ibarra, Gipuzkoa, 1977) urte luzez. Radio Euskadiko 'Grafitti' arratsaldeko magazina gidatzen hasi da Aristi, gazteleraz. Erdaldunak euskarara eta euskal kulturara ekartzearekin «tematuta» dagoela esan du. "Ni tematuta nago erdaldunak euskal kulturara ekartzearekin (...) baina sentsazio kontrajarriak dauzkat: batetik, ahalegin handia egiten ari naiz kolaboratzaileen profila aldatzeko, eta euskal esferako hainbat jende gurera ekartzeko, erdaldunek orain arte ezagutu ez dituzten ahotsak ezagut ditzaten. Lortu dut, esaterako, Ana Galarraga eta Idurre Eskisabel ekartzea. Baina ezetz esan dit jende mordo batek. Ongi ikusten dutela ahalegina, baina eurek horretan muga jarria dutela eta ez daudela prest erdaraz egiteko (...) niretzat, pena da: zubiak ez baditugu eraikitzen, berriz ere ezezagutza handia izango da bi munduen artean".

Iturria: berria.eus

via @edulartzanguren: «Erdaraz egiteko prest ez daudela esan didate askok». @uaristi, irratian gazteleraz aritzeaz. https://t.co/OKBmm3jaN5


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik