
Oinarrian, SD Eibar taldeko bi jokalarik sexu-bideo bat zabaldu dutela, han agertzen zen emakume baten baimenik gabe. Hori dela eta, zera idatzi du Asier Sarasuak: "Kontua da, matxoteek ez dutela uste ezer larririk egin dutenik; arazoa "filtrazioa" izan dela. Kontua da, sare sozialetan irakurtzen diren txaloek lotsa eta beldurra sortarazten dutela. Kontua da, Ipuruako hurrengo partiduan, jokalari horiek ez dutela txisturik jasoko. Zaletuek "babestu" egingo dituztela, "gureak" direlako, "gure koloreak" defendatzen dituztelako. Kontua da, gure seme-alabek futbolari horien argazkiak dituztela sakelakoan; euren follower direla sare-sozialetan; kalean ikusi eta gelditu egiten dituztela sinadurak eskatzeko. Eta hemendik aurrera ere berdin jarraituko duela horrek."
Iturria: eibar.org
via @asarasua: Eibarko "aferak" sortu didan durduza. Eibarko hiritar eta guraso honi. Blogean: "Kontua da ez dugula ezer ikasiko": https://t.co/TFBaG3rZRk