
Lehen biediziotan saioen erdia euskaraz egin ondoren eta azken kurtsoan saio guztiak gaztelaniaz izan eta gero, orain martxan jarri den kurtsoan, Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatutako komiki-solasaldietako lau euskaraz izango dira berriz ere! Lehenengo urteetan Iosu Mitxelenak gidatzen zituen euskarazko saiook; orain neuri pasatu didate lekukoa. Euskaraz honako gai edota lan lan hauek izango ditugu solasgai:
- Azaroaren 8an, Iñaki MartiarenaMattinen Zarrakamalda lan atera berriaz arituko gara, Mattin bera gurekin izango delarik.
- Urtarrilaren 10ean euskal komikigintzaren historiaren errepasoa egingo dugu Iratxe Retolazarekin. Izan ere, hurrengo hilabeteetan Egungo euskal komikia eta literatura liburua argitaratuko du Iratxek.
- Martxoaren 14an Adur Larreak Gabriel Aresti - BioGrafikoa bere lanari buruz hitz egingo digu.
- Maiatzaren 9an Alan Moore eta Dave Gibbonsen Watchmen komikia aztertuko dugu, nire komikirik gustukoena.
Saio guztiak Intxaurrondoko Kultur Etxean izango dira arratsaldeko 19:00etan. Interesgarriak izango dira, agertu!
Iturria: eibar.org
via @ileturia: Artikulu berria blogean: Intxaurrondoko komiki-solasaldien kurtso berria https://t.co/jiywEPIieR