Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9041

Disko-liburu batekin, "gero arte" esango du Bide Ertzean taldeak

$
0
0

Bide Ertzean taldeak argitalpen berria plazaratuko du laster. "Zutaz kantatzeko" du izena lan berriak eta bi osagai izango ditu:Jon Eskisabel kazetariak idatzitako liburua batetik, eta bitxikeriez osaturiko CD bilduma bestetik. Biak, liburua eta diskoa, bata bestearen osagarri dira. Kasu, argitalpen berri honen tirada mugatua izango da-eta. 18 urteotan pilatu zaizkien bitxikeriak batu dituzte CDan. Zuzeneko emanaldi gutxi batzuk eskainiko dituzte abenduan eta kontzertu horien ondoren, Bide Ertzean-ek etenaldi bat egingo du. Bolada luze batean, beraz, Bide Ertzean taldea zuzenean ikusteko aukera bakarrak izango dira hauek.

Iturria: hotsak.com

via @bidertzean: #ZutazKantatzeko Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak gure lan berriaren berri eman du oraintxe: https://t.co/kHz24WzQGL


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9041

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik