Atzo hil zen Elgoibarren Mari Carmen Agirre moja klaratarra, 101 urterekin. Xabier Lizardi idazlearen arreba zen, 14 anai-arreben artean gazteena eta bizirik geratzen zen bakarra. Azken 11 urteak Elgoibarren egin ditu, Santa Klarako komentuan, eta bertan hil zen atzo.

1915eko otsailaren 13an jaio zen Tolosan. Hamalau anai-arrebetan gazteena zen Mari Carmen Agirre, eta Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi goitizenaz ezagunagoa den idazle eta olerkariaren arreba zen. 1942an sartu zen moja, eta hasierako urteak Portugaleteko klaratarren komentuan eman zituen. Azken 11 urteak Elgoibarren egin ditu, Santa Klarako komentuan.
Elgoibarko Udalak omenaldia egin zion iaz, 100 urte bete zituenean. Senide eta lagunez inguratuta ospatu zuen ehungarren urtebetetzea. Familiako lau belaunaldi batu ziren ospakizun egunean, eta besteak beste, Lizardiren olerkiak abestu zituzten.
Informazio gehiago, eta Barren astekariak iaz egindako erreportajea, Barren.eus webgunean.
...........
Argazkia: Barren.eus.