Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9026

Schiaparelli modulua, bihar arratsean Marten "lurreratzeko" prest

$
0
0

Duela bi egun askatu zen Schiaparelli modulua TGO satelitetik, eta, ondo bidean, bihar jarriko da Marteren azalean, hemen 16:48ak direnean. ExoMars egitasmoaren une garrantzitsuenetako bat izango da. Haren helburua: Marteren ingurunea aztertzea eta 2020rako prestatzen ari diren misioetarako teknologia probatzea. Europako (ESA) eta Errusiako (Roscosmos) espazio-agentzien egitasmoa da ExoMars. Marteren azalean, sentsoreen bidez, inguruneari buruzko datuak bilduko ditu: haizearen abiadura, hezetasuna, presioa, tenperatura, hautsa, eremu elektrikoa… Informazio horrek guztiak are-ekaitzak argitzen lagunduko duela uste dute astronomoek. Maniobra osoa bere webgunearen bidez jarraitzeko aukera emango du ESAk.

Iturria: aldizkaria.elhuyar.eus

via @zientziaeus: Schiaparelli modulua, Marten “lurreratzeko” prest #ExoMars@esa@roscosmoshttps://t.co/Q3r4TI2dIMhttps://t.co/mBhQnXVTWG


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9026

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik