
Erkidegoko sarrerako kartelak bi eletan jarriko dituzte Nafarroan. Orain arte indarrean egon den jarraibidea aldatu dute, 2006an ezarri zuen jarraibide hori UPNk, eta zonifikazioa zuen oinarri: eremu euskaldunean eta mistoan, euskaraz eta gaztelaniaz; eremu ez-euskaldunean, gaztelaniaz soilik. Nafarroa sarrerako errepide seinale gehienak aldatu egin beharko dituzte. 67 kartel daude, eta horietako 45 gaztelaniaz bakarrik daude orain.
Iturria: euskalerriairratia.eus
via @fm983irratia: Errepideetako seinaleak elebidunak izanen dira https://t.co/bDjMLp8K0phttps://t.co/urHSYkCMc8