Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9071

EAEko hezkuntza publikoko aplikazio informatikoen anabasa kritikatu dute

$
0
0

Donostiako eskola publikoetako zuzendarien mintegiaren izenean, gutuna argitaratu da Berrian, kexatuz Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza publikorako ezarrita dituen aplikazio informatikoen multzoa anabasa negargarri bat dela. "Aplikazio ugari ditugu, eta nahiz eta denak elkarrekin erlazionaturik egon, egun guztia pasa dezakezu umearen eta familiaren datu guztiak behar bezala informatizaturik edukitzeko (matrikula aplikazioan, jangela aplikazioan, garraio aplikazioan...). Parafernalia informatiko horrek, ordea, ez du balio ikasgela bateko ikasleen eta horiek jasotzen dituzten zerbitzuen zerrenda sinple bat eskuratzeko. Hori dela eta, behartuta gaude eskoletan datu-base bikoitzak mantentzera, geure eguneroko zerrendak azkarrago eta eraginkorrago lortzeko."

Iturria: berria.eus

via @berria: Xabier Rico Hurtadoren iritzia, Donostiako eskola publikoetako, zuzendarien mintegiaren izenean https://t.co/gkwH7AB8MO


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9071

Trending Articles