
ETBko 'Tribuaren berbak' saioan oinarrituriko 'Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz' sekuentzia didaktikoen aurkezpena egin zen ostegunean (azaroak 3), Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortu den material hau ikasgeletan euskara lantzeko erabili ahal izango da. Ikasleentzako jarduerek, lan koadernoak eta irakasleen gidak osatzen dute sekuentzia didaktiko bakoitza. Eta horiez gain, interesatuek, materiala erabiltzeko gida, sekuentzien edukien laburpena eta proiektuaren inguruko informazioa aurkituko dute. Online ikusi daiteke.
Iturria: eitb.eus
via @xmeabe: @TribuarenBerbak saioko materiala euskara ikasteko material gisa egokitu dute https://t.co/eRgIQl5x2Y@eitbAlbisteak bidez