
Gaur amaituko da bizitza osoan ezagutu dudan hauteskunde kanpaina lokaztuena. Aurretik izango ziren beste batzuk, egongo ziren beste nonbait, baina Clinton vs. Trump hau bezalakorik nik behintzat ez dut ezagutu. (...) Badakit ezkerreko ortodoxiak lapidatuko nauela baina ez dut izkutatuko nahiago dudala Clinton Trump baino. (...) Nire pesimismoak Clintonekin konformatzera narama. Konformatze hau jasangarriagoa egiteko, bertakoen barne politiken eta egunerokotasunen borroka eta konplikaziotara jotzen dut, arrazara, generora, klasera, sexu harreman eta nortasun anitzetara. Haiek esan didate nor den bietatik gaitz arinena.
Iturria: samuraitasuna.org
via @xme64: @urtziurruti argudio oso antzekoak darabiltza @samuraitasuna k euskaraz https://t.co/cbkS08b1Ux