
Duela egun batzuk esan genizuen nola Googlek bere mapa eredua aldatu duen eta orain mapa eleanitzak sortzeko aukera ematen duen munduko zenbait estatutan, tartean Frantzian. Horri esker, Ipar Euskal Herriko izendegia euskalduntzeko aukera daukagu, Googleren Map Maker erramintari esker. EKE erakundeko Jakes Larrek (@jakes_larre) ere horren aldeko aldarria egin digu: Ipar Euskal Herriko herrien izenak euskaraz eman ditzagun!
Iturria: mapmaker.google.fr
via @jakes_larre: Ipar EH-ko herrien izenak euskaraz eman ditzagun Google Maps-en! https://t.co/U4Yc54F4Q2