
Garbizaletasunari izkin egin eta euskara batua sustatzeko begia erabileran jarri beharra dagoela uste du Ibon Sarasola euskaltzainak. ‘Bitakora kaiera’ saiakeran tradiziozko testuak euskara batuaren morfologiatik pasata ematen dituela ere zehaztu du Sarasolak, uste baitu «hori egin behar dela, euskalkien gainetik». «Hori da bide bakarra bizkaieraren arazoari aurre egiteko. Bizkaierak euskalki izateari utzi beharko dio, jatorkeria baztertu».
Iturria: naiz.eus
via @naiz_info: Ibon Sarasolak erabileraren alde egiten du ‘Bitakora kaiera’ saiakeran https://t.co/slAXQZd8qOhttps://t.co/rZHepS7Jk6