Arnaldo Otegi eta Jesus Egigureni emango dizkiete, besteak beste, aurtengo Bakearen eta Elkarbizitzaren aldeko Gernika sariak. Bi politikariek Euskal Herrian bakeari egin dioten ekarpena nabarmendu dute epaimahaiko kideek -Gernikako Udalak, Gernika Gogoratuz elkarteak, Kulturaren Etxeak eta Bakearen Museoak osatu dute-. Gernikako alkate Jose Mari Gorroñok azaldu duenez, "elkar ulertzea" bultzatu dute Egigurenek eta Otegik, "ideologikoki elkarrengandik urrun egon arren".
↧